Premios Visual Sariak 2021 – Onairriak

Arabako Ganbera tokiko merkataritzarekin

Arabako merkataritza eta zerbitzuen sektoreari zuzendutako sariak

Arabako Merkataritza, Industria eta Zerbitzu Ganberak 2021eko VISUAL SARIEN deialdia egin du, SARI BERRIAK ezarrita 

Gaur egungo joerak eta sektore horien eraldaketa digitalak gero eta garrantzi handiagoa duenez, jasangarritasunaren aldeko apustua eta abar, beharrezkoa da aitorpen berriak sartzea, orain arte bezala offline salmenta puntuaren aldeko apustua saritzeaz gain, enpresen lehiakortasunerako funtsezkoak diren faktore horiek guztiak saritzeko.

Xedea

  • Merkataritza, turismo, ostalaritza eta zerbitzuetako enpresek kalitatezko irudia eskaintzeko egiten duten ahalegina aitortzea.
  • Eraldaketa digitalaren aldeko apustua egiten duten enpresak saritu eta aintzatestea.
  • Iraunkortasunaren aldeko apustua saritu eta aitortzea.
  • Ardoaren munduaren eta Vitoria-Gasteizen arteko lotura sustatzen duten enpresak saritzea eta aintzatestea.

Parte hartzeko aldiak

Arabako Merkataritza, Industria eta Zerbitzu Ganberak, Visual Sarien sustatzaile gisa, honako data hauek ezarri ditu 2021erako:

Abenduaren 9tik 22ra:  erakusleihoen/espazioen erakusketa

Sariak banatzeko ekitaldia:  Abenduaren 1an (formatua baieztatu gabe dago, egoera epidemiologikoaren bilakaeraren arabera)

Sariak

Honako sari hauek ezarri dira:

  • Berria!  Espazio onenaren saria (erakusleiho onena eta salmenta puntu onena):  1.000 euro
  • Berria!  Web orri onenaren saria:  1.000 euro
  • Berria!  Tresna digitalen erabilera onenaren saria:  1.000 euro
  • Landa eremuko establezimendu onenaren saria (erakusleiho onena eta salmenta puntu onena):  500 euro

Arabako landa eremuetan kokatutako establezimenduak aukeratuko dira.

  • Kutxabank saria establezimendu ekintzaile osoenari (erakusleiho eta salmenta puntu onena eta online-offline oreka):  500 euro

Bi urte baino gutxiagoko antzinatasuna duten establezimenduak aukeratuko dira.

  • Establezimendu onenaren Iberdrola saria, efizientzia eta/edo mugikortasun elektrikoa bultzatzeko orduan:  500 euro
  • El Corte Inglés saria diseinuaren sustatzaileen establezimendu sortzaileenari:  500 euro

Erakusleihoa utzi duten sei establezimenduen artean aukeratuko da, I • D ARTE – Gasteizko Arte eta Goi Mailako Diseinu Eskolaren lankidetzaz; izan ere, hari esker, barne diseinuko azken ikasturteko ikasleek establezimendu horien erakusleihoak diseinatu eta muntatzen dituzte.

  • Vitoria Wine saria (ardoaren munduak Gasteizekin duen harremana hobekien islatzen duen establezimenduari):  500 euro

* OHARRA:  % 19ko atxikipena duten sariak

Izena ematea

Arabako merkataritza eta zerbitzu enpresa guztiek parte hartu ahal izango dute, baldin eta behe komertzialetan eta/edo galeria komertzialetan gutxienez salmentarako eta/edo zerbitzuetarako puntu finko eta fisiko bat badute.

2021eko Visual Sarietan parte hartu nahi duten establezimenduek online egin beharko dute izen-ematea 2021eko abenduaren 4a baino lehen, esteka honen bidez (https://forms.gle/xCyPKSg587S3y7fa8).

Epaimahaia

Epaimahaikideak erakusleiho apainketan, salmenta puntuan, eraldaketa digitalean eta e-commercen adituak izango dira, Arabako Merkataritza, Industria eta Zerbitzu Ganberak izendatuak.

Balorazio irizpideak  

Erakusleihoetarako eta salmenta puntuetarako sariak baloratzeko irizpideak:

  • Eszenaratzearen eta akaberen kalitatea
  • Argiztapena
  • Originaltasuna
  • Azken emaitza bisuala
  • Kanpoko eta barruko espazioa koordinatzea

Web orri onenaren saria baloratzeko irizpideak:

  • Diseinua (marka irudia, erabilgarritasuna, UX, gailu mugikorretara egokitzea)
  • Funtzionaltasunak (eduki korporatiboa, bloga, online salmenta, etab.)
  • Segurtasuna eta performancea (ziurtagiriak, karga denborak, erroreak, etab.)

Tresna digitalen erabilera onenaren sarirako irizpideak:  

  • Sare sozialen erabilera
  • TPV/POS softwarea
  • Kudeaketa softwarea (ERP, PIM, SGA, etab.)
  • Beste tresna batzuk

Sari hau jaso nahi duten establezimenduek memoria txiki bat aurkeztu beharko dute, abian jarritako ekintzak azalduz.

Erakusleihoa, salmenta puntua eta online-offline oreka baloratzen duten sarietarako irizpideak:

Aurretik deskribatutako irizpide guztiak baloratuko dira, bai erakusleihoari eta salmenta puntuari dagozkionak, bai web/tresna digitalei dagozkienak. 

Azken batean, omni-kanaltasunaren estrategia:  nola lortu bezeroak esperientzia bakar eta koherentea izatea, edozein kanal erabiltzen duela ere.

Establezimendurik onenaren Iberdrola sarirako irizpideak, eraginkortasuna eta/edo mugikortasun elektrikoa bultzatzeko:  

  • Argiztapena
  • Establezimenduan mugikortasun elektrikoa erabiltzea (azken milia ibilgailu elektrikoekin banatzea, bezeroek erabiltzeko karga puntu elektrikoak instalatzea, eta abar).
  • Klimatizazio eraginkorra establezimenduan
  • Energia berriztagarria erabiltzea autokontsumoaren bidez
  • Jatorri berriztagarriko energia eskuratzea
  • Argiztapen teknika eraginkorragoak erabiltzea
  • Bezeroak sentsibilizatzea energia berriztagarriak, energia elektrikoaren erabilera eraginkorra eta/edo mugikortasun elektrikoa sustatzeko

Sari hau jaso nahi duten establezimenduek memoria txiki bat aurkeztu beharko dute, abian jarritako ekintzak azalduz.

Vitoria Wine saria baloratzeko irizpideak: 

  • Ardoaren munduaren eta Vitoria-Gasteizen arteko harremanaren islarik hobea.

Balorazio prozedura

Epaimahaiko kide bakoitzak banaka baloratuko ditu establezimendu hautagaiak, eta kategoria bakoitzean epaimahaikide guztien batez besteko balorazio onena lortzen dutenak izendatuko dira irabazle, aurretik deskribatutako irizpideak kontuan hartuta.

Epaimahaiaren erabakia

Epaimahaiaren erabakia apelaezina izango da, eta abenduaren 17an egingo den sari banaketan jakinaraziko da.  Lehiaketan izena emateak oinarri hauek onartzea dakar.

Argazkia bidaltzea 

Irudi sarietara (erakusleihoa eta salmenta puntua) aurkezten diren parte hartzaileek sarirako hautagai den espazioaren argazki bat bidali beharko dute honako helbide hauetara:

premiosvisual@camaradealava.com     comercio@camaradealava.com

Argazkiak bidaltzeko gehieneko epea:  2021eko abenduaren 9ko 21:00ak arte

Aukeratutako espazioen argazkiak edozein hedapen euskarritarako erabili ahal izango ditu Ganberak.

Informazioa eta izen-emateak

Arabako Merkataritza, Industria eta Zerbitzuen Ganbera Ofiziala

Dato 38, Vitoria-Gasteiz

945 141 800

E-maila: premiosvisual@camaradealava.comcomercio@camaradealava.com

Inskripzioa, online: https://forms.gle/xCyPKSg587S3y7fa8

www.camaradealava.comwww.camaradealava.eus/premiosvisualsariak